Ederbidea proiektuak bizikleta zaleak bildu ditu Bidasoako Bide Berdean mugikortasun iraunkorraren aldeko jai giroko martxan

19264573_1547214405309251_2090065239499908051_o

Sunbillan izan da gaur, ekainaren 24an, Ederbidea Zikloturistaren lehen edizioa, eta bertan adin desberdinetako bizikleta zaleek bat egin dute Bidasoako Bide Berdean martxa zikloturistan parte hartzeko.

Lehiakorra izan ez den ekitaldia Ederbidea mugaz gaindiko lankidetza proiektuaren ekintzetako bat da Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoetan mugikortasun iraunkorra sustatzeko.

EDERBIDEAko (Interreg Poctefa) bazkideak Pirinio Atlantikoen Departamentua, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira; Imotz, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Irungo Udalak; Hego Lapurdiko Hirigunea Elkargoa, Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur elkartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.

Ederbidea INTERREG POCTEFAko proiektua da, Europar Batasunaren parte hartzea du eta Eskualdeko Garapenaren Europako Funtsaren (FEDER) bitartez kofinantzatzen da.

19441864_1547225551974803_546191850699843685_o

 

Maila desberdinetarako jai giroko ibilbidea

Ehun pertsona inguruk, haien artean familiak, zikloturistak eta zaletu taldeak, parte hartu zuten ibilbidean, eta Bidasoako Bide Berdetik 24 edo 40 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izan zuten jai giroan.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak antolatuta, Ederbidea proiektuaren kide bezala, irteera eta helmuga Sunbillan izan da eta ibilbide luzea aukeratu zutenek Beraraino joan behar izan zuten  itzulera hasi aurretik.

Martxak balio izan du mugaren alde bateko eta besteko zaleek bat egiteko eta Bidasoaren eskualdea disfrutatzeko, ingurune natural batean, oinpekoei eragin bitartean.

Ekitaldia amaitzean, zikloturisten artean bi pertsonentzako lau menu zozketatu ziren Baztan Bidasoa Turismoko kide diren establezimenduetan: Oronoz-Mugaireko Urgainen, Doneztebeko Ameztian, Sunbillako Ariztigain kanpinan eta Etxalarko Etxalar Bentan.

Hortaz, parte hartzaileek lehen eskutik ezagutu zuten Ederbidea, mugaz gaindiko lankidetza proiektua  bizikletaren erabilera bultzatzeko turismo eta aisialdiko ikuspegitik nahiz eguneroko joan-etorrien ikuspegitik.

Ederbidearen lan ildoetako bat  bizikletan egiten diren joan-etorrien segurtasuna hobetzea da. Horrela, Baiona, Donostia eta Iruñeko hiriek osatzen duten mugaz gaindiko hirukian bizikleta bideen egokitzapenari jarraitasuna emanen dio proiektuak.

Modu honetan, EDERBIDEAk aukera ematen du mugikortasun iraunkorrarekin, ekonomia berdearekin, eta, bereziki, turismo aktiboarekin jarduera ekonomikoak garatzeko.

19401862_1547213291976029_1815598629064674604_o

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.