GIBari aurre hartzearen garrantzia gogoratzeko

IMG_0222

Hainbat artistek eta nafar sortzaileen kolektiboek beira birziklatzeko 25 edukiontzietan, “iglu” ezagunetan, esku hartu dute, gib/hiesaren eta sexu bidezko beste infekzio batzuen aurre-hartzeari buruz kontzientziatzeko.

Gainera, diseinuaren, arkitekturaren eta beste diziplina artistiko batzuetako profesionalek, hiri garraioaren lau markesinetan eginen dute lan. Ekintza sortzaile honek SARE elkarteak abian jarritako Sal de dudas kanpainaren barruan dago. SARE GIB/HIESAk kutsatutako pertsonak laguntzen dituen gobernuz kanpoko erakundea da. Kanpaina Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak eta Iruñeko Arte eskolak koordinatzen dute, Iruñerriko mankomunitatearen, TCC (Transports Ciutat Comtal), Ecovidrioren babesa du eta Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko udalaren laguntza du.

Arte kolektiboak:

Artisten lana abuztuaren bukaeratik egin da Uharteko Zentroan, honen laguntzarekin. Teknika librearekin, eskatutako baldintza bakarra honakoa izan da: bere funtzio orijinala ez galtzea eta kalean urtebete irauteko obra izatea.

Modu honetan, urriaren 2tik 22ra Uharteko Zentroko aparkalekuan erakusketan egon ondoren,    igluak    Iruñerriko    puntu adierazgarrienetara    eramanen    dira
Kolektiboak: Jazar (Daniel Rodríguez, Gregori Miaillier, Maider Araguas, Irantzu Sánchez eta Carlos Azpilicueta), Cantamañanas (Junk eta Artez, Arsek eta Erase, AL eta CORTE), Bitartean (Jyotima Barrenetxea, Betisa San Millán eta Nerea de Diego), Eta Peluda (Aizpea Lasa Villa, Liébana Goñi Yárnoz eta Clara López), Dormitalería 54 (Belén Arévalo, Mila Boj, Lourdes Terraza eta Iñaki Villanueva), Santa Marta (Virginia Santos Itoiz, Teresa Sabaté, María Azcona eta Mikel Cabrerizo), Reciclantes (Dolo Navas, Rubén Iglesias eta Pepe Domech) eta La Chincheta Bruna (Sonia Ilzarbe eta Eneko Pérez).

Artistak: Alfredo Murillo, Javier Balda, Carlos Cenoz (Dino), Javier Roldán (PIN), Andrea Ganuza, Ana García, Jokin Manzanos, Javier Muro, Gonzalo Nicuesa, Pedro Osés, Myriam Cameros, Ana Pagola, Pedro Salaberri, Marijose Recalde eta Juan Sukilbide, Carmen Salgado eta María Jiménez.

Markesinetan honakoek hartuko dute parte: Raúl Escrivá, Mikel Urmeneta, Blasco eta Esparza Arquitectos, Maider Vélez eta David Serrano.

logosgrupo

 

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.