Proiektu kolektibo bat nola martxan jarri Mugaz Gaindiko ETESS tailerrarekin

Taller-Actores-locales-24_07_2017_58-copia

Proiektu kolektibo bat nola martxan jarri izan zen ETESS (INTERREG-POCTEFA) mugaz gaindiko proiektuaren lehenengo tailerraren mintzagaia. Iruñean antolatutako ikastaroan, Nafarroako, Euskadiko eta Pirinio Atlantikoetako erakundeen ordezkariak eta tokiko erakundeak parte hartu dute. Bertan, lurralde bakoitzeko beharrizanei erantzuna emateko Ekonomia Sozialeko ekimenak garatzeko metodologiak elkarbanatu dira.

ETESS-en lau bazkidek parte hartzen dute: KONFEKOOP (Euskadiko kooperatiben konfederazioa), Comité de Bassin d’Emploi du Seignanx, Hendaiako Udala eta buru bezala ANEL Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresen elkartea. INTERREG POCTEFA-ko proiektua da, Europar Batasunak parte hartzen du eta EGEF Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatuta dago.

Bere helburu nagusia tokiko eragileak gaitzea aukerak identifikatzeko eta Ekonomia Sozialeko proiektu kolaboratiboak garatzeko da. Ekintzara bide ematen du proiektuak, erremintak eman nahi dielako lekuan bertan lan egiten duten pertsonei. Hau guztia, mugaz gaindiko lankidetza ikuspegiaren bidez eta sareak sortuz.

 Antonio Martinez de Bujanda ANELko kudeatzaileak azaldu zuen bezala, Ekonomia Sozialak “erantzun berritzaileak ematen dituzten ereduak eskaintzen ditu, lurraldeko beharretara tokian tokiko lana sortzen duten proiektuen bidez”. ETESS proiektuaren bidez “tokiko eragileei beharrezkoak dituzten eskumenak eman nahi dizkie”.

Taller-Actores-locales-24_07_2017_40-copia-1024x683

Aukerak eta beharrak ezagutzea

Tailerra goizez eta arratsaldez izan da eta bertan ezagutu dira parte hartu duten tokiko eragileen aukerak eta beharrak Ekonomia Sozialeko proiektuak antzemateko eta garatzeko.

Horrez gain, balio izan du lehenengo metodologia bat lantzen hasteko,  hobetuko dena ETESS proiektua aplikatzen den heinean. Modu honetan, Bujandak azaldu zuen “hasieratik, tokiko eragileak prozesuan inplikatu” behar direla, ETESS proiektuak egiten dituen ekintzetan parte hartu eta horrela mugaz gaindiko sare bat sortzen hastea.

Bestalde, Jean Mougenot CBE Seignanx-eko Lankidetza Buruko koordinatzaileak Akitanian garatutako hiru ekimen aurkeztu zituen, martxan jartzeko zer nolako metodoa jarraitu zuten jakiteko.  Horrela, parte hartzaileak taldeka bildu ziren lan egiteko, modu parte hartzaile batean eta proposamen bakoitzaren gainean.

 Horrela lan egin zen Akitaniako Hegoaldeko Enpresarien Txertatze eta Kualifikatze elkartearekin, eta Mougenotek azaldu zuen nola mobilizatu ziren “askotariko eragileak behar baten inguruan, enpresak beraiek ere inplikatuz”.

Bestalde, Mugikortasuna eta Txertatze Plataformaren gainean lan egin zen. Ekimen honek gizarteratze alorreko eragileen mobilizazioa du iturburu eta “asko zabaldu egin da udaletan eta tokian tokiko administrazio lokaletan”.

Hirugarren proposamena mendialdeko lurraldeko proiektu bat izan zen, Hergaraï Haraneko

Energia Plataforma, hain zuzen ere. Ekimen honen bidez, kolektiboak, udalak, hiritarrak eta tokiko enpresak bildu dira “egurrari balioa emateko” eta bere erabilera jasangarria sustatzeko, landa eremua dinamizatzeaz gain.

Lan taldeetako bitartekaritza, azaldutako proiektu hauen esperientzia abiapuntu hartuta,  Scop Atelier Lan Berriko Peio Bellanek, Hendaiako Udaleko teknikaria den Héléne Broquetek eta Jean Mougenot berak gidatu zuten.

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.